Posta elektronikoari buruzko ohiko galderak

Ezin da zerbitzarian sartu, baina mezuak bidali egin daitezke.
Ezin da mezurik bidali.
Bidalitako mezua bueltan dator (warning edota error).
Mezuak jasotzeko konektatzen denean blokeatu egiten da edo denbora asko behar du.
Mega 1 duen fitxategia duen mezua jaso dut, baina modemak edo programak esaten dit 2 mega jaso ditudala. Informazioa galdu dut?.
Iristen ez zaidan mezu baten zain nago.
Publizitatea, mehatxuak, birusen alerta edo eskatu ez dugun webguneen harpidetzako baieztapena iristen zaigu.
Itxuraz arrunta den mezu bat jaso dut, nire izen berbera duen pertsona bati buruzkoa.
Barruan alferreko gauza pila bat duten mezuak iristen zaizkit.

Ezin da zerbitzarian sartu, baina mezuak bidali egin daitezke:

a. Posta programaren konfigurazioan «sartzen den postaren POP3 zerbitzaria» recibir.arquired.es izan dadin egiaztatu behar da.
b. Erabiltzailearen izena posta elektronikoko helbidearen ezkerraldean ageri denak (@arquired.es barne hartu gabe, eta letra xehez) osatzen duela ziurtatzea.

Adibidea: pepe@arquired.es helbiderako

Sartzen diren mezuen POP3 zerbitzaria: recibir.arquired.es

Irteten diren mezuen SMTP zerbitzaria: enviar.arquired.es

POP erabiltzailearen izena: pepe

Ezin da mezurik bidali

a. Posta programaren konfigurazioan «irteten den postaren SMTP zerbitzaria» enviar.arquired.es izan dadin egiaztatu behar da.
b. Egiaztatzeko aukera aktibatuta dagoela ziurtatu behar da.
c. Irtetear diren mezu guztiek helbide zuzena dutela egiaztatu behar da. Beharrezkoa bada, ezabatu egin behar dira eta banaka bidali.

Bidalitako mezua bueltan dator (warning edota error).

a. Egiazta ezazu hartzailearen helbidea zuzena dela.
b. Saia zaitez berriz; agian bidali behar den zerbitzaria erori egin da.

Mezuak jasotzeko konektatzen denean blokeatu egiten da edo denbora asko behar du.

a. Saia zaitez pare bat aldiz. Mezua lortzea ezinezkoa bada, gure webgunean saia zaitezke. Postaren aukeran sartu behar duzu eta logina eta pasahitza idatzi eta gero, mega gehien okupatzen duten mezuak, deskargatzen zailenak direnak, ezabatu egin ahal izango dituzu.
b. Mezuan oso informazio garrantzitsua badago eta ez bada axola FTP publikoan uztea, laguntzako teknikariei dei iezaiezu.

Mega 1 duen fitxategia duen mezua jaso dut, baina modemak edo programak esaten dit 2 mega jaso ditudala. Informazioa galdu dut?

a. Ez da informaziorik galdu. Arazoa da mezuak deskargatzean zatitan banatzen direla. Zati horiei goiburuak edo azkenak jartzen zaizkie, eta horiek handiago bihurtzen dituzte.

Iristen ez zaidan mezu baten zain nago.

a. Beste helbide batzuetako mezuak jaso ahal direla egiaztatu behar da. Horretarako, adibidez, norberaren buruari mezu bat bidali behar zaio. b. «Bidalitako mezua bueltan dator» gaia irakurtzea (warning edota error).

Publizitatea, mehatxuak, birusen alerta edo eskatu ez dugun webguneen harpidetzako baieztapena iristen zaigu.

a. Edozein erabiltzailek egin ditzake ekintza horiek. Horretarako, posta programan aldaketa bat egin behar da soilik, beraz, komenigarriagoa da mezu horiek desagerraraztea edo enpresarekin harremanetan jartzea, ekintza hura ukatzeko.

HAINBAT GOMENDIO:
a) Mezu bat jasotzen dugunean gizarte kausa on baten (haurrak salbatzea, dirua ematea, eta abar) alde egiteko helbide zehatz batera idatz dezagun eskatuz, ez da bidali behar; izan ere, normalean, beste enpresaren edo erabiltzaileren bat mezuz jostea izaten dute helburu (mezu bat jasotzen dute, ekintza on bat egiten saiatzen garen aldi oro).
b) Mezuak diskoa formateatuko duela edo antzekoak egingo dituela, eta horregatik, arriskutsua dela esaten duen mezu bat jasotzean, ez zaio jaramonik egin behar, eta bota egin behar da, bai eta fitxategi erantsia ere.
c) Ez da informazio pertsonalik eman behar, eta, are gutxiago, VISAren edo kreditu txartelaren zenbakirik, webgunea zerbitzari ziurrean egon ezean.
d) Ezagutzen ez duzun norbaiten mezu bat jasotzen baduzu, eta esaten badu zurekin mezuak trukatu nahi dituela, ez ezazu erantzun. Izan ere, ziurrenik publizitateko enpresa bat izango da, eta idazten ari den helbidea existitzen al den jakin nahian dabil.
e) Zerrendetan edo IRCn ez dira benetako helbidea eta datu pertsonalak idatzi behar, jende askok xede desegokietarako erabiliko baititu. Hobe da datuak konfiantza dagoenean ematea.

Itxuraz arrunta den mezu bat jaso dut, nire izen berbera duen pertsona bati buruzkoa.

a. Idatzi duenari erantzun egin behar zaio, eta akatsa jakinarazi.

Barruan alferreko gauza pila bat duten mezuak iristen zaizkit.

a. Fitxategi erantsia gaizki bidali dizutela da logikoena. MIME metodoa erabili behar da arau orokor gisa. Fitxategia gehitzeko «fitxategia sartu», «fitxategia erantsi», «insertar archivo adjunto», «attach», «Ctrl+H»... aukerak erabili behar dira.