Arquired postontzia (@arquired.es) nola konfiguratu adieraziko dizugu jarraian

Informazio orokorra:

POP kontua konfiguratu behar da (IMAP ez aukeratu).
Helbide osoa adierazi (@arquired.es barne) erabiltzailearen izenean.
Hartzeko posta-zerbitzaria (POP3): recibir.arquired.es (110. ataka).
Posta bidaltzeko zerbitzaria (SMTP): enviar.arquired.es (25. ataka ez 587. ataka).
EZ daude baimenduta SSL bidezko konexioak.
Autentifikazioa pasahitz edo APOP bidez egin behar da (eta ez MD5, NTLM... bidez).
Posta bidaltzeko zerbitzariak autentifikazioa eskatzen du.
Mezuak jaso ondoren zerbitzaritik ezabatu aukera berrikusi.
Postontziaren irakurketa-maiztasuna 30 minutuz behin izateko konfiguratu.

Posta-programa gehienek badute POP posta-kontua konfiguratzeko laguntzaile bat. Aurreko atalean emandako informazioa kontuan hartuta, laguntzaileak emandako urratsei jarraitu.

@arquired.es kontua ondo konfiguratzea bermatzeko, arretaz begiratu adibideko irudi hauei:

OHARRA: Adibide gisa, Windows ingurunetik ateratako irudiak sartu ditugu, baina sartutako datuak ez dira baliozkoak edozein posta-sistematarako.


Egiaztatu kontua posta-programaren sinkronizazio automatikoan sartuta dagoela (bidali eta jaso).


Egiaztatu POP3 eta SMTP zerbitzarien konfigurazioa eta saio-hasiera Zifratu gabeko pasahitzarekin edo APOPekin dela. Oso garrantzitsua da presente izatea mezuak bidaltzeko autentifikazioa behar dela.


Berrikusi SMTPren portuak (25, ez 587) eta POP3 (110).
Ez daude baimenduta konexio seguruak (SSL).
Mezuak zerbitzaritik ezabatzea bermatzea.

Konfiguratu zure posta-bezeroa, ahal bezain laster zerbitzaritik mezuak ezaba ditzan. Kontuan izan postontzia betez gero, mezuak jaso ezinik geratuko zarela.

Konfigurazio-iradokizunak:

  • • Mezuak gailu batera deskargatzen badituzu (esaterako, PC batean), ez zenuke mezuak zerbitzarian mantendu beharrik. Berrikusi konfigurazioa "Utzi mezuen kopia bat zerbitzarian" aukera DESAKTIBATZEKO

  • • Ekipo batetik baino gehiagotik deskargatzenb adituzu mezuak (etxeko PCa, bulegoko PCa, mugikorra eta abar), konfiguratu posta-programak mezuak ahalik eta denbora gutxien egon daitezen zerbitzarian. Esaterako, aukeratu "Kendu zerbitzaritik 3 egunen ostean" eta "Kendu zerbitzaritik 'Ezabatutako elementuak' karpetatik ezabatzean". Azken aukera hori oso baliagarria da nahi ez diren mezuak ezabatzeko (SPAM,...) eta beste gailuetan ez deskargatzeko. Baina kontuan izan ez dela ezabatu soilik egin behar, Ezabatuen erretilutik ere ezabatu behar dira (behin betiko ezabatu), arauak eragina izan dezan.


Oso garrantzitsua da zerbitzarian mezu berriak bilatzeko maiztasuna egokitzea. Gomendatutako balioa 30 minutukoa da (lehenetsitako aukera).

Kontsulta-denboran edo mezu berriak bilatzeko maiztasun handiegia izanez gero, aldi baterako postontzia blokeatuta gera dakizuke. Arquiredeko posta-zerbitzariak ez du baimentzen postontzira aldi berean sartzea, eta beraz, gailu batetik baino gehiagotik aldi berean sartuz gero (esaterako, PCtik eta mugikorretik 2 PCetatik eta abar) postontzia blokeatuko da eta "Postontzia okupatuta" errorea sortuko da (Mail box busy). Ez ahaztu gailu mugikorretan (telefonoetan, tabletatan...) maiztasuna berrikustea; izan ere, askotan gailu horiek izaten dira postontziaren aldi baterako blokeoa eragiten dutenak.
Kontuan izan mezu bat bidaltzen duzun bakoitzean, zerbitzarira konexioa egingo dela postontzia eguneratzeko eta "bidali eta jaso" botoia duzula, nahi duzunean, ekintza indartzeko.