visa txartelak

Visa Electrón

Gure zor txartela da. Egindako eragiketak elkartutako kontu korrontean kargatzen dira, zuzenean. Doakoa eta urteroko komisiorik gabea da.

Segurtasunagatik, muga batzuk ditu eragiketako eta hileko. Beste edozein VISA bezala, VISA ikurra duen edozein saltegi edo kutxazainetan erabil dezakezu (ia mundu osoan, alegia).

Caja de Arquitectos kutxak Europako bankuaren alorreko jokamolde onaren kodearen gomendioak jarraitzen ditu. Kode hori ordaintzeko moduei buruzkoa da eta erabiltzailearen erantzukizuna 150 eurotara mugatzen du VISA txartelak erabiltzerakoan, arduragabekeria larria edota iruzurra gertatzen denean izan ezik.

Visa Classic

Kreditu txartela da: kreditura egindako eragiketak (saltegietako erosketak eta kreditura egindako eskudiru aurrerakinak) hil bakoitzaren lehen lanegun kargatzen dira zure kontuan, baina atzeratu edo zatikatu ere egin ditzakezu (gutxienez hilean 30 euro edo saldoaren % 10).

Urteroko kuota doakoa da, eta ez dugu komisiorik kobratzen kreditura egindako erosketetan. Kutxazain automatikoetan erabiltzen duzunean, zor txartel gisa (eragiketa berehala kargatzen da).

Istripuetarako aseguru bat du, 180.000 eurorainokoa, txartelarekin ordaindutako garraio publiko guztietarako (autoen alokairua kondizio bereziak); eta 12.000 euro bitarteko erosketak ere aseguratuta daude, laneko istripu batean edo istripu partikular batean hilez gero.

Visa Oro

Abantaila gehien duen kreditu txartela da.

Txartela lapurtzen badizute edo galtzen baduzu, berehala emango dizugu beste txartel bat, edo esku dirua bidaliko.

600.000 eurora arteko istripu-asegurua du txartelarekin ordaindutako garraio publiko guztietarako (baldintza bereziak autoak alokatzerakoan) eta 12.000 eurora arteko erosketak ere aseguratuta daude laneko istripu batean edo istripu partikular batean hilez gero.

Atzerrian egiten dituzun bidaiek Laguntza Aseguru baten estaldura dute:

  • Mediku gastuak: mediku, kirurgia eta ospitale laguntza, 3.500 euroraino atzerrian eta 600 euroraino Espainian. Odontologia gastuak, 150 euroraino.
  • Aberriratzea edo osasun garraioa mundu osoan.
  • Aseguratuaren heriotzagatiko garraioa.
  • Hoteleko egonaldia luzatzea, gertatzezko gaixotasunagatik edo istripuagatik (muga: 100 €/egun, gehienez 10 egun jarraian).
  • Aseguratuari gaixotasuna edo istripua gertatu bazaio, senide baten joan-etorriko bidaia, hari laguntzeko.
  • Laguntzera joandako senidearen egonaldi gastuak (muga: 100 €/egun, gehienez 10 egun jarraian).
  • Aurretiaz itzultzea, lehen graduko senide bat hil bada
  • Helmugan eskuragarri ez dauden sendagaiak bidaltzea.
  • Ekipajeak bilatzea eta bidaltzea mundu osoan

Urteroko kuota 42 eurokoa da lehenengo titularrarentzat, eta 15 eurokoa bigarrenarentzat.

Orobat, deskontu bereziak ditu automobilak alokatzean (AVIS) eta programari atxikitako hoteletan.

Visa txartelak blokeatzeko telefonoak

Txartela galdu baduzu edo lapurtu egin badizute, lehenbailehen salatu.

Espainian bazaude, deitu Servired-en 902 192 100 telefonora (24 orduetan).

Atzerrian bazaude, +34 917 742 621 eta +34 918 385 002 telefonoan jar zaitezke VISArekin harremanetan (24 orduetan).

Informazio gehiago behar baduzu, www.servired.es ("larrialdiak" atala) edo www.visaeurope.es ("SOS" atala) helbideetan kontsulta dezakezu.