banca privada

Erabili zuretzat pentsatutako Banku Pribatu eredu propioa

Arquia Banku Pribatua eredu esklusiboa da, eta konponbide pertsonalizatuak eskaintzen dizkizu zure behar ekonomiko/finantzarioentzat, neurrira diseinatutako produktu eta zerbitzuen bidez.
Zerbitzu-eskaintza zabala dauka, zure egoera berezira egokitutakoa, bezeroarentzako zerbitzu eta arreta pertsonalizatutik hasi eta zure ondarearen kudeaketaren lagapenera.

Zer da Banku Pribatua?

Arquia Banku Pribatua ondare handientzako zerbitzuan espezializatutako arloa da, Arquia Bankuak zu bezalako bezero esklusiboei eskaintzen diena.
Ondasun eta errenta handiak dituzten bezeroek ez dute izaten, normalean, euren inbertsioak optimizatzeko astirik edo baliabiderik. Hori bada zure kasua, zerbitzu pertsonalizatua eskaintzen dizu Arquia Banku Pribatuak, produktu eta zerbitzu eskaintza orokor batekin, zure behar guztiei erantzuteko eta inbertsiogile gisa dituzun asmoak betetzeko.

Nola egiten dugu?

Konpromisoarekin eta konfiantzarekin. Horretarako, zure beharrak zeintzuk diren jakin eta elkarrekin lan egin behar dugu. Kasu egingo dizun eta entzungo dizun aholkulari bat jarriko dizugu, zure profil zehatza zein den jakiteko, eta helburuak zein merkatuen bilakaera aztertu ondoren, espero den errentagarritasuna lortzeko inbertsio-estrategia egokienak aztertuko ditu.