Jatorriak
Caja de Arquitectos aurrezki kutxa, kredituko sozietate kooperatiboa, arkitektoek arkitektoentzako sortu duten finantza erakundea da. Horrela, haien behar zehatzei erantzungo zaie aurrezteari eta kredituei dagokienez.
Aurrezki kutxa 1983ko martxoaren 2an eratu zen, arkitekto elkargoetako zuzendaritza organoen, ermandadearen eta Goi Kontseiluaren ekimenez. Erakunde horiek, berriz, elkargoek beren finantza erakundea izateko zuten nahiari erantzuten zioten; Granadako 1981eko biltzarrean adierazi baitzen nahi hori.
Sortu zenetik, aurrezki kutxak kooperatiba kreditua egiten eta sustatzen du, elkartutako kooperatiben eta bazkideen finantza beharrei zerbitzu eginez, bai eta bere kideen gizarte hobekuntzarako eragiketak finantzatuz ere. Arkitektoen finantza arazoetan espezializaturik, aurrezki kutxa honek ekonomia baldintzarik onenak eskaintzen dizkizu, diruaren sariaren eta kostuaren aldetik, gainerako banku eta aurrezki kutxekiko lehia librean.
Jardunbidea
Bere nortasun juridiko propio eta lokabea izanik, aurrezki kutxaren estatutuek eta jardunbideak Lan eta Gizarte Segurantza Ministerioaren kreditu kooperatibei buruzko legedia dute oinarri, bai eta Ekonomia eta Ogasun Ministerioaren eta Espainiako Bankuaren teknika eta finantza arloko araudia ere.
Kontrolaren ikuspegitik, aurrezki kutxaren jardunbide egokia arautzen duen hainbat bitarteko dago: kreditu kooperatiben banketxeen arloko araudia, eta Espainiako Bankuak hura betetzen dela egiaztatzeko egiten duen ikuskatze lana; urtero egiten den kanpoko kontu-ikuskatzea; eta bazkideek organo egokien bidez (Biltzar Nagusia eta Artezkaritza Kontseilua) kudeaketaren gainean egiten duten zuzeneko kontrola.
Caja de Arquitectos aurrezki kutxa Gordailuen Berme Funtsean sartuta dago; bezeroek, horrenbestez, haren babesa dute.
Ogasun Ministerioaren eta Gizarte Segurantzako Diruzaintzaren erakunde laguntzailea da, zergak eta kuotak biltzeari eta prestazioak ordaintzeari dagokionez.
productos y servicios sin comisiones
Valor diferencial de Arquia
Su oficina de arquia a un clic
Comodidad y seguridad en sus compras
Para estudiantes y jóvenes arquitectos
Financiación profesional proyectos relacionados con la administración
planes de pensiones









