aseguruak

Arquia Seguros, Arquiaren bezeroentzako seguru-zerbitzu espezializatua

Nor gara?

1991. urtean sortu zen Arquiseguros SA Correduria de Seguros, eta arkitektura arloko profesionalen arrisku pertsonalei buruzko aholkuak ematen espezializatuz hasi zuen bere jarduera.

Sortu zenetik gaur arte, bezero askok eta askok kontratatu eta jarri dute euren aseguruen kudeaketa Arquia Segurosen esku, etengabe eguneratzen baititu polizak kontratatzeko eta aseguratu daitezkeen arriskuak kudeatzeko metodoak.

Zer zerbitzu eskaintzen dizkiegu gure bezeroei?

Esperientziari eta aseguruen merkatuko konpainien eskaintza nagusietan sartzeko aukerari esker, edozein enpresa edo pertsonaren babes-behar guztiak estaltzen dituzten aseguru-programen inguruko aholkularitza, diseinua eta kontratazioa eskaintzen ditu Arquia Segurosek.

  • Kontratatutako polizen auditoria eta azterketa, kontratua bezeroaren benetako beharretara egokitzen den aztertzeko.
  • Bezero bakoitzarentzako aseguru-irtenbidea diseinatu eta ematea.
  • Polizen mantenimendua, administrazioa eta eguneratzea, aldizkako ikuskatzeen bitartez, denborari eta aseguru-merkatuari dagozkion desfaseak ekiditeko.
  • Aseguru-etxearen aurrean, laguntza eta aholkularitza ezbeharretan,kontratatutako bermeak aplika daitezen.
  • Arriskuen kudeaketarekin lotutako bestelako edozein kontsulta tekniko, hala arloa pertsonalean nola profesionalean.

Zer abantaila ditu?

  • Eskainitako zerbitzu guztiak doan dira gure bezeroentzat. Arquia Seguros-en ordainsaria aseguru-etxeetatik bakarrik dator.
  • Gure aseguru-artekaritza bezeroaren zerbitzura begirakoa bakarrik da, eta eskaintza onenak hautatzen ditugu Espainian diharduten aseguru-etxeen eskaintzen artetik.

Gure produktu-gama: behar bakoitzak irtenbide bat

Saltzen dugun aseguru-gamak irtenbideak eskaintzen ditu arlo pertsonalerako, profesionalerako nahiz enpresetarako.

  • Bizi eta ezbehar aseguruak (heriotza edo ezintasuna).
  • Ondarea eta kalteetatik babesteko aseguruak (eraikinak, jabekide-elkarteak, etxea, estudioa, itsasontziak eta bestelako ondasunak).
  • Gizarte aurreikuspen osagarria: Aurrezki eta errenta aseguruak, aurreikuspen plan aseguratuak.
  • Eraikuntzaren ondoriozko arriskuak babesteko aseguruak.
  • Osasun laguntza emateko eta ezintasun profesionalerako aseguruak: Gizarte aurreikuspeneko sistema publikoa osatzeko.
  • Erantzukizun zibil orokorreko aseguruak
  • Duten forma juridikoa dutela ere, sozietate diren bezeroentzako aseguruak.

Aseguru-merkatuko oinarrizko produktu horiez gain, aseguru-programa bereziak diseinatu eta behar berriek gure bezeroei eskatzen dizkieten estaldura eta polizak diseinatzen ditugu.

BITARTEKARIA: Arquiseguros, Correduría de seguros de la Caja de Arquitectos S.A.
Aseguruen eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusiaren Erregistro Administratibo Berezian J-713 gakoarekin inskribatuta dago, eta Bartzelonako Merkataritza Erregistroan, 20723 liburukian, 111 folioan, B-11433 orrian. IFZ: A59697573. Erantzukizun Zibileko Asegurua eta finantza-gaitasuna ditu, uztailaren 17ko 26/2006 Legearekin bat etorriz.