pentsio planak

Arquiplanak

Inbertitu Arquiplan batean edo gehiagotan eta aldatu zuk nahi duzunean horien osaketa, inbertitzaile zaren aldetik dituzun ezaugarrien arabera.

Kontserbatzailea Arquiplan Monetarioa
%100 epe laburrerako errenta finkoan
Moderatua Arquiplan Inbertsioa
%80 arte epe luzerako errenta finkoan
Orekatua Arquiplan Aurrezkia
%30 arte, errenta aldakorrean
Dinamikoa Arquiplan Hazkundea
%75 arte, errenta aldakorrean
Beldurgabea Arquiplan Burtsa
%100, errenta aldakorrean


Zure eskubideak edozein unetan alda ditzakezu Arquiplan batetik bestera, osorik edo zatika:

  • Arquireden edo posta elektronikoaren bitartez zure bulegoari jakinaraztea baino ez duzupensiones@arquia.es
  • Gutxieneko zenbatekorik gabe eta eskualdaketa mugarik gabe.
  • Komisiorik eta zigorrik gabe.
  • Zerga kosturik gabe.

Zuk beste banku, aurrezki kutxa edo aseguru etxeren batean pentsio planen bat baduzu eta Arquiplanera aldatu nahi izanez gero, Caja Arquitectos aurrezki kutxa arduratuko da eskualdaketako izapide guztiak egiteaz inolako kosturik gabe.


Ekarpenak eta zergak

Gizarte aurreikuspeneko sistemetara egindako ekarpenak PFEZaren zerga oinarrian murriztu ahal izango dira, ondorengo kopuru hauetatik txikieneraino:

  • Ekitaldian indibidualki jaso diren laneko eta jarduera ekonomikoetako etekin garbien baturaren % 30. Kopuru hori % 50 izango da, 50 urtetik gorako zergadunentzat.
  • 10.000 euro, urtean. Hala ere, 50 urtetik gorako zergadunentzat, zenbateko hori 12.500 euro izango da.

Orobat, zergadunaren ezkontideak laneko eta ekonomia jardueretako etekin garbirik ez badu, edo etekin horiek urtean 8.000 euro baino gutxiago baldin badira, zergadun horrek zerga oinarritik kendu ahal izango ditu ezkontidea partaide, mutualista edo titular den gizarte aurreikuspeneko sistemetara eginiko ekarpenak (gehienez ere, urtean 2.000 euro).


Urtero jarri beharreko gehienezko zenbatekoaren kalkulua
Jaiotze data:
Zure ezkontidearen urteko diru sarrerak 8.000 euro baino gutxiagokoak dira
   
Laneko eta ekonomia jardueretako etekin garbiak: