ezaugarriak

Txipa duten txartelek EMV eraginkortasun estandarra erabiltzen dute. Estandar hori kreditu-txartelekin eta zordunketa-txartelekin egindako ordainketak baimentzeko erabiltzen da.

EMV izena Europay, MasterCard eta VISA hitzek osatutako akronimoa da Hiru enpresa horiek, hasiera batean, lankidetzan aritu ziren estandar hori garatzeko, eta gutxika-gutxika, mundu osoan ari da zabaltzen.

Txartel horien helburua erabiltzaileen segurtasuna handitzea da batetik, eta bestetik, horrelako ordainketa moduak erabiltzerakoan iruzurrik ez egotea.

Zergatik dira hain seguruak?

Txipa duten txartelei esker, datu pertsonalak titularrek baino ez dituzte ezagutzen. Hori bermatzeko, erosketaren bat egiten den bakoitzean, erabiltzaileak PIN zenbakia idatzi behar du teklatu batean. PIN hori pertsonala eta besterenezina da. Gainera, titularrak baino ez du ezagutu behar, eta horri esker identifikatzen du txartelaren titularra. Txartel horrek datuen eramangarritasuna, segurtasuna eta fidagarritasuna bermatzen du.

Txartelak txipa desaktibatuta bidaltzen dira.

Ezinbestekoa da PINa zein den (kutxazain automatikoetan operatzeko erabiltzen den berbera) gogoan izatea EMV txartel berria erabiltzen hasteko.

Txipa aktibatzeko, titularrak PINa eskatzen duen operazioren bat egin beharko du. Txartela berritzen edo ordezkatzen denean, operazio bat eginda txipa aktibatu egiten da, eta era berean, aurreko txartela desaktibatzen da. Zure segurtasunerako, aurreko txartela suntsitu egin behar duzu.

Txartela aktibatzeko, kutxazain automatikoren batean operazioren bat egitea gomendatzen dizugu, kutxazain horrek PINa sartzea eskatuko baitizu operazioa egin ahal izateko.

Arquia Arkitektoen Kutxaren txartelen txipa. Etorkizuneko balio bereizgarria.

EMV estandarrak 2K-ko mikrotxiparen (erabiltzailea PINaren bidez baimentzeari lotutako nahitaezko zerbitzuei eusteko) beharra badu ere, Arquiak bere txarteletan 16K-ko txipa sartzea erabaki du. Txip horrek DDA pasahitz dinamikoak erabiltzen ditu, eta gainera, beste zerbitzu batzuk ere ematen ditu:

  • Bezeroak, txipa duen txartel-irakurgailu baten bidez, hiru ziurtagiri edo sinadura digital deskarga edo administra ditzake.
  • Etorkizunean, txip horren gaitasunari esker, beste zerbitzu berri batzuk ezarri ahal izango dira Arkitektoen Kutxako txartela erabilita.

Txartelaren titularraren PIN zenbakia galtzen edo ahazten bada.

Ez baduzu PIN zenbakia gogoratzen edota galdu egin bazaizu, telefono bidez jarri behar duzu harremanetan dagokizun bulegoarekin edota bestela, bulegoan bertan eska dezakezu.

Internet

Gure Visa txartelek aukera gehiago ematen dute: Informazioa uneoro izateko aukera eta informazio horren erabateko kontrola gure Banca en Linea zerbitzutik. Ordaintzeke dagoen zenbatekoaren berri izatea, zure gastuen xehetasunen berri izatea azalpenaren arabera ... dagoeneko ez da arazoa, berehala lor dezakezu klik eginda.

Internet bidezko erosketa seguruak: Arquia Caja de Arquitectos kutxa atxikita dago VISAren "Verified by VISA" merkataritza elektroniko seguruaren sistemara. Zerbitzu horrek mesede egingo dio merkataritza elektroniko seguruari "Verified by VISA" bereizgarria duten Interneteko saltokietan.

Sistema horrek segurtatu egiten dizu zuk zeuk bakarrik erabili ahal izango dituzula "VISA / Arquia Caja de Arquitectos" kreditu-txartelak Internet bidez "Verified by Visa" saltokietan ordaindu ahal izateko; izan ere, erosketak egiteko, zuk zeuk bakarrik ezagutzen duzun pasahitza erabiliz identifikatu beharko duzu.

Txartela galtzen baduzu edo lapurtzen badizute, berehala jakinarazi beharko duzu telefono zenbaki hauetara deituz:
Servired 902 192 100
Contact Center Visa +34 914 689 171