lineado bankua

Arquia Red ARQUIAren banku elektronikoa da, zure kontu profesionalak eta pertsonalak azkar eta eroso administratzeko aukera emango dizun ingurunea.
Zure bulegotik, etxetik edo edonon, zure gailu mugikorrari esker. Hori bezain erraza da Aerquia Reden sartzea.
Produktu eta zerbitzu guztiak komisiorik gabe, Internet bidezko tresna osoagoa eta seguruagoa batean.

Funtzio eta zerbitzuak

Arquia Reden funtzioek segurtasun eta informazio handiagoa eskaintzen dizkiote erabiltzaileari, eta bere neurriko bulego elektronikoa sortzeko aukera ematen diote, modurik erosoenean eta pertsonalizatuta.

Eroso eta inora joan gabe

  • Inora joateko beharrik gabe, eroso zure bulegoko PCtik.
  • Edonon zaudela ere eta zure gailu mugikorra zeinahi dela ere: Eramangarria, PDA, iPhone, iPad, tablet, Smartphone edo sakelakoa.

Segurtasuna

  • Segurtasun handiagoa erabiltzailea identifikatzeko eta egiaztatzeko.
  • Segurtasun handiagoa finantza-eragiketetan.
  • Kontrol handiagoa VISArekin egindako eragiketetan.
  • Web ingurune seguruagoan (Verisign).
  • Datuak Babesteko Legearen eta Informazio Gizartearen Zerbitzuen Legearen eskakizunetara egokitua.

Pertsonalizazioa

  • Ikuspegien menuaren eta erabiltzailearen konfigurazioaren bidez, zure neurrira diseinatu ahal izango duzu zure bulego elektronikoa: maiz egiten diren kontsultak, ohiko eragiketak, mugimendu pertsonal eta profesionalen kontsulta bereizia...
  • Sisteman behin bakarrik identifikatuta, ikuspegi guztiak ikusi eta zure produktu guztiak modu ordenatuan kudeatu ahal izango dituzu, ARQUIAri esker.

Informazioa

  • Zure eragiketa eta mugimendu historiko guztiak kontsultatu ahal izango dituzu, eta hainbat kontzepturen arabera sailkatu; zure finantza pertsonal eta profesionalak kudeatzen lagunduko dizu.
  • Paperik gabe: Arquia Redeko zure postontziak zure posta jasotzeko, ikusteko, eta azkar eskuratzeko aukera ematen dizu, paperean artxibatu behar izan gabe.

Gardentasuna

  • Zure egungo produktuen informazio eta mugimendu guztiak, baita ezeztatutakoenak ere.
  • Zure produktuen kontratuak ere ikusi eta kontsultatu ahal izango dituzu.
  • Zure inbertsio funtsen, pentsio funtsen eta burtsako inbertsioen informazio xehatua.

Banku elektróniko profesionala

Profesionalari eta enpresari bere finantzak erraz eta eraginkortasunez administratzen lagunduko dien tresna bat eskaintzeko sortu dute Arquia Red, ARQUIAk bere bazkide eta bezeroei eskaintzen dien "banku profesional"aren ildoari jarraituz.

Ikuspegi funtzioak zure kontu profesionalak edo zure enpresakoak erraz eta zuzenean ikusteko aukera emango dizu.

Arquia Redekin, erabiltzaile baimendunen esku utzi ahal izango duzu zure produktu-zorroaren edo horren zati baten kudeaketa, eta zer informazio ikus dezaketen aukeratu, ikuspegi "baimendua"ren bidez.