legezko oharra

Baldintza orokorrak:
Caja de Arquitectos taldearen Interneteko atarira eta atariko edukira sartzeak, legezko ohar honetan jasota diren baldintzak onartzea dakar. Hori dela eta, arretaz irakurtzea gomendatzen dizugu, webgune honetan eskaintzen diren zerbitzuak eta informazioa eskuratu edo erabili nahi edo behar badituzu.

Legezko ohar honetan jaso diren baldintzak azken eguneratzearen datan jarri ziren indarrean, eta Caja de Arquitectos taldeak edozein unetan eta aurrez ohartarazi gabe aldatu ahal izango ditu. Hori gertatuz gero, baldintza berriak data horretan jarriko dira indarrean, eta erabiltzaile guztiek bete beharrekoak izango dira.

Erabiltzaileek hitz ematen dute webgune hau erabiliko dutela bertan adierazten diren baldintzak errespetatuz. Caja de Arquitectos taldeak eskubidea du egoki irizten dien legezko ekintzak hasteko, baldintza horiek ez betetzetik sorturiko edonolako erantzukizunak eskatze aldera.

Webgune honen xedea da Caja de Arquitectos Taldeak eskaintzen dituen produktu eta zerbitzuei buruzko informazioa ematea, erakundea horrekin harremanetan jartzea eta erakunde hori hobeto ezagutzea, bai eta horren bezeroei bere Lineako Bankuak eskainitako zerbitzuetan sartzeko baimena ematea ere, Caja de Arquitectos Fundazioaren erabiltzaile eta bezeroei bere programetan sartzen uzteaz gain. Beste xedeetako bat da taldeko erakundeen ekintzen, jardueren eta ekimenen berri ematea, bai eta segurtasunari buruzko hainbat aholku ematea ere, erabiltzaileari baliagarri izango zaizkionak.

Jabetza intelektuala eta industria jabetza:
Caja de Arquitectos taldea da atariaren domeinuaren eta eduki osoaren titularra. Eduki horretan sartuta daude atari horretako orrialdeak, informazioa eta elementuak: logotipoak, markak, izen komertzialak, grafikoak, testuak, dokumentuak, datu baseak, informatika programak eta jabetza intelektualeko edo industria jabetzako eskubideen babesa duten bestelako osagarriak (Caja de Arquitectos taldea izango da azken osagarri horien titularra edo legezko lizentziaduna).

Interneteko atarian den edozein elementu edo informazio erreproduzitu, banatu, ustiatu, laga, publikoki jakinarazi edo beste edozein eratan eta edozein euskarri edo bitartekoren bidez erabili ahal izateko, beharrezko izango da Caja de Arquitectos taldeak berariazko baimena ematea, aurretik eta idatziz.

Badago beste Webgune batzuetan, beti ere baimena eskatuta, Caja de Arquitectos Taldearen zenbait orritarako estekak barneratzea.Horretarako, orria irekitzen denean, nabigatzailearen beste leiho batean azaldu beharko du eta beste eduki batzuek dituzten markoetan ezingo da egon.

Caja de Arquitectos taldea:
Gaur egun, adierazitako eraginetarako, honako enpresa hauek osatzen dute Caja de Arquitectos taldea:

Caja de Arquitectos, kredituko kooperatiba baltzua (IFZ F08809808).
Arquigest S.A. Sociedad Gestora de Instituciones de Inversión Colectiva (IFZ A58073388).
Arquipensiones S.A. Entidad Gestora de Fondos de Pensiones (IFZ A58843301).
Arquiseguros Correduría de Seguros de la Caja de Arquitectos y de Asemas Mutua de Seguros a Prima Fija, S.A. (IFZ A59697573).
Caja de Arquitectos Fundazioa (IFZ G59417279).


Pribatutasun politika

Pribatutasun politika eta datuak babestea:
Caja de Arquitectos taldeak gorde egingo ditu atari honetako orrietako formularioen bitartez jasotzen dituen datu pertsonalak. Datu Pertsonalak Babesteko Legean (15/1999 Lege Organikoa, 1999ko abenduaren 13koa) xedatutakoari jarraituz, datu horiek fitxategi egokietan gordeko dira: hau da, Caja de Arquitectos taldearen jabetzakoak diren eta Datuak Babesteko Espainiako Agentzian erregistratuta dauden fitxategietan. Halaber, datu horiek eskatutako zerbitzua emateko soilik tratatuko dira, eta beharrezko dira zerbitzua bete eta kudeatzeko, eta ez beste edozein xedetarako. Datuak, behar-beharrezko denean baizik ez zaizkie lagako hirugarrenei. Horretarako baimena ematen du erabiltzaileak, datuak trata eta laga daitezen, hala behar izanez gero.

Erabiltzaileak, edo datu pertsonalen jabeak, Datuak Babesteko Lege Organikoan jasotako eskubideak erabili ahalko ditu datu horiei buruz; bereziki, eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko edo kontra egiteko eskubideak. Horretarako, idazki bat bidali beharko du Caja de Arquitectos taldeko enpresa bakoitzaren helbidera, erreferentzian «Datu Pertsonalak Babestea» jarriz; edo, bestela, mezu elektronikoa bidali <lopd@arquia.es> helbidera.

Caja de Arquitectos taldeak ziurtatzen du datu pertsonalak era etikoan, zuzenean eta zorrotzean erabili eta tratatuko dituela, eta isilpean eta beharrezko konfidentzialtasunez gordeko dituela.

Gure bezeroen eta erabiltzaileen datu ahalik eta osoenak izateko helburuarekin, datuetan egindako aldaketa edo zuzenketak ahalik eta lasterren jakinarazteko eskatzen diegu. Arrazoi hori bera dela eta, erabiltzaileak formularioak bete behar dituenean, datu zehatzak, benetakoak, osatuak eta eguneratuak jarri behar ditu.


Interneteko politika

Erabiltzailearentzako erabilera baldintzak:
Atari hau, honen orriak eta edukia baliatuko duen erabiltzaileak hitz ematen du horiek legez eta era egokian erabiliko dituela.

Zorrozki debekatuta dago legez kontrako edozein jarduera gauzatzea, edo edozein pertsona fisiko edo juridikoren nortasuna faltsutzen saiatzea, edo informazio sistemak oztopatu zein aldatzea.

Caja de Arquitectos taldeak eskubidea du, aurrez jakinarazi beharrik gabe, egoki irizten dituen ekintza eta neurriak hartzeko, eta zerbitzutik kanpo uzteko aipatutako jardueraren bat egin edo halako jokabideren bat erakusten duen erabiltzailea.

Informazioaren balioaldia:
Caja de Arquitectos taldeak ez du inolako erantzukizunik bere gain hartzen Caja de Arquitectos taldearenak ez diren beste webgune edo web orri batzuetan Caja de Arquitectos taldetik egiten diren informazio, eduki, produktu edo zerbitzuei dagokionez.

Caja de Arquitectos taldeak eskubidea du, egoki irizten dionean, atarirako edo hango edukirako sarbidea galarazteko edo mugatzeko, behin-behinekoz edo behin betiko. Era berean, eskubidea du webgune honetako informazioa edo edukia osorik edo haren zati bat aldatzeko edo isilean gordetzeko.

Caja de Arquitectos taldearen webguneko atarian dagoen informazioa indarrean dago azkeneko eguneratze datatik. Webguneko atariko edukiak, bereziki publizitate eta informazio arloei dagozkienak, orientatzeko baizik ez dira. Ez dira eskaintza loteslea, berariaz kontrakorik adierazi ezean. Webgune honetako informazioa zabaltzen bada, Caja de Arquitectos fundazioaren edozein bulegotan izango da eskuragarri. Bulego horien zerrenda eta helbideak ere eskuratu ahalko dituzu atari horretan. Webgunean eta bulego sarean agertzen diren informazio edo edukiak berdinak ez badira, bulego sarean direnak izango dira baliozkoak.

Erantzukizunak:
Caja de Arquitectos taldeak ez du inolako erantzukizunik bere gain hartzen honako hauen ondorioz sortutako erroreei dagokienez: nabigatzailea gaizki erabiltzeagatik, nabigatzaileak gaizki funtzionatzeagatik edo nabigatzailearen bertsio eguneratu gabeak erabiltzeagatik.

Halaber, ez du bere gain hartuko Caja de Arquitectos taldearen kontroletik kanpoko inguruabar, ekintza edo beste edozein arrazoi dela eta (hala nola telefono matxurak, elektrizitate hornikuntzako mozketak, birusak, lineetako edo telekomunikazio sareetako gainkargak edo erroreak, eta abar) sortutako kalte, erreklamazio, oker, ezusteko, galera, gastu eta abarren erantzukizuna.

Caja de Arquitectos taldeak ez du bere gain hartuko beste webgune batzuetan gure taldeari buruz azaltzen den informazioaren, edo webgune horietan izan daitezkeen atari honetarako esteken erantzukizuna, horretarako berariazko baimenik ez badute.

Caja de Arquitectos taldeak ez du inolako erantzukizunik hartzen atari honetan hirugarrenei buruz argitaratutako edozein motatako edukiei, edo produktuei zein zerbitzuei buruzko informazioari edo baldintzei dagokienez.

Caja de Arquitectos Taldeak ez du bere gain hartzen bestek Caja de Arquitectos Taldearen Webgunean horretarako dauden informazioaren, loturen, hiperesteken edo esteken erantzukizuna, eta bereziki, Lineako Bankuaren (Arquia Red) eta Caja de Arquitectos Fundazioaren  programen (Proxima, Bekak eta abar) erabiltzaileek sartutako informazioaren zilegitasunarena eta erabiltzaileek beste erabiltzaileei beren buruaz emandako informazioaren zilegitasun ezarena.

Era berean, Caja de Arquitectos Taldeak ez ditu bere gain hartzen erabiltzaileek euren erabileran sartutako birusen edo bestelako elementu kaltegarrien ondoriozko kalte eta galeren erantzukizuna, atariak eskainitako zerbitzuena, eta bereziki, Lineako Bankuaren (Arquia Red) eta Caja de Arquitectos Fundazioaren programenena (Proxima, Bekak eta abar).

Baltzu izena:
Caja de Arquitectos. Kredituko S. Koop. - IFZ F08809808 - Erreg.Espainiako Bankuan: 3183. zk. Bartzelonako Merkataritza Erregistroa, 20161. tomoa, 1. folioa, B-2363. orria.

Baltzuaren egoitza:
C/ Arcs, 1 - 08002 - Barcelona (España)

Interneteko ataria, <www.arquia.es>:
"arquia.es" domeinua Caja de Arquitectos Kredituko S. Koop.-ren jabegoa da eta Bartzelonako Merkataritza Erregistroan dago erregistratua.

«Arquia» marka
"Arquia" marka erregistratua da eta Caja de Arquitectos da haren titularra.Kredituko S. Koop. (M 2439485 espedientea eta Niza 36 sailkapena –Aseguruak, finantza negozioak; moneta negozioak; higiezinen negozioak–)