arquia APA aurreikuspen plan aseguratua

Aseguratu diru bat zure erretirorako, lortu errentagarritasun finkoa, eta aprobetxatu onura fiskalak.

Inberti itzazu erretirorako zure aurrezkiak Arquia APA (1) Aurreikuspen Plan Aseguratu berrian; bizi-aurrezte aseguru mota honek Aseguru baten abantailak eta Aurreikuspen Plan batenak uztartzen ditu.

Arquia APArekin, honako onura hauek edukiko dituzu:

  • Bermatutako finkoa bueltan lortu ahal izango dituzu.(2)
  • Legeak aurreikusitako mugen barruan egindako ekarpenak ekitaldi horretako PFEZaren zerga-oinarritik kenduko dira; beraz, %49raino aurreztu ahal izango duzu zergetan. (3)
  • Bikotekidearen aldeko ekarpenak egin daitezke. Bikotekideren baten errentak, zerga-oinarrian sartu beharrekoak, 8.000 eurotik beherakoak badira beste bikotekideak egin ahal izango ditu ekarpenak (eta bere zerga-oinarritik kendu), urtean gehienez ere 2.000 euroko mugarekin. (4)
  • Aparteko ekarpenak (250 eurotik aurrera) edo aldizkakoak, konstanteak edo gorakorrak (50 eurotik aurrera) egin hautatu ahal izango duzu, pentsio planetarako aurreikusitako gehienezko zenbatekoekin. (5)
  • Erretiroa hartzeko unea iristen denean, dena batera, errenta moduan, edo modu mistoan (diruaren eta errentaren konbinazio moduan) berreskuratu ahal izango duzu zure dirua.
  • Aseguruduna hilez gero, onuradunek balio metatua gehi balio metatu horren %1,3 jasoko dute (gutxienez 25 euro eta gehienez 1.000 euro).
  • Gainera, zure Arquia APAra intsuldatu ahal izango dituzu beste erakundeetako aurreikuspen plan aseguratuetan edo pentsio planetan dituzun saldoak.

Ez itxaron azken momentura, eta kontrata ezazu zure Arquia Aurreikuspen Plan Aseguratua, PFEZaren hurrengo aitorpenean ahalik eta gehien desgrabatzeko.


(1) Arquia Aurreikuspen Plan Aseguratua bizi-aurrezte asegurua da, Caja Ingenieros Vida, Compa��a de Seguros y Reaseguros, SAUrekin kontratatutakoa.
Bitartekaria: Arquiseguros, Corredur�a de seguros de la Caja de Arquitectos y de Asemas Mutua de Seguros a prima fija, S.A. Aseguruen eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusiaren Erregistro Administratibo Berezian J-173 gakoarekin inskribatuta dago, eta Bartzelonako Merkataritza Erregistroan, 20723 liburukian, 111 folioan, B-11433 orrian. IFZ: A59697573. Erantzukizun Zibileko Asegurua eta finantza-gaitasuna ditu, uztailaren 17ko 26/2006 Legearekin bat etorriz.

(2) Arquia APAren interes-tasa tekniko bermatua sei hilabetean behin zehaztuko da, baina ez da izango, inolaz ere, %1,25etik beherakoa urtean.
APAren gastuak %0,95era mugatuko dira urtean.

(3) Indarreko lege fiskalen arabera. Kontsulta itzazu zure autonomia erkidegoko lege fiskalak, aplikagarri diren tasa marjinalak eta muga bereziak ezagutzeko.

(4) Muga hauek orokorrak dira. Kontsulta itzazu zure autonomia erkidegoko lege fiskalak, aplikagarri diren muga bereziak ezagutzeko.

(5) Gehienez ere ekarpenak 10.000 eurokoak izango dira urteko, lanaren eta jarduera ekonomikoen etekin garbien zerga-oinarriaren %30eko murrizketa mugarekin; 50 urtetik aurrera, ekarpenak 12.500 eurokoak izango dira gehienez ere urteko, lehen aipatutako etekin garbien zerga-oinarriaren %50eko murrizketa mugarekin. Gizarte aurreikuspeneko tresna guztiei aplikatuko zaizkie muga horiek, indarreko lege fiskalen arabera.